2012/03/26

ALDARRIKAPEN POETIKOA

Hona nazioartetik jasotako laguntza eskaera bat. Hitzez hitzeko deialdia irakurri nahi baduzue, klik egin ikonoan eta haren webgunera iritsiko zarete.

Deialdiari erantzunez Dionisio Amundarainek idatzitako poema duzue beheko hau.


ESPERANTZA

Bai zaila, bai bizigarria!
Bai urria, bai kutsagarria!
Bai zartatua, bai jostuna!
Bai bakana, bai jostagarria!
Bai urruna, bai kilikagarria!
Esperantza!
Amets handia!
Gurari bizia!
Irrika eragilea!
Irudimen zorarazlea!
Nolatan  nauzun erakartzen!
Bai nauzula poz birtualez betetzen!
Zenbateraino dudan zurekin gozatzen!
Zergatik ezin zaitut atzeman?
Zeinek dit eragozten?
Esperantza!
Zu gabe burua dut galtzen!
Zuri atxikia nahi dut bizi!
Zu zaitut gau eta egun ene erronka!
Zuri, ene bizitzaren zentzu horri, loturik nahi dut bizi.
Esperantza!
Inork kenduko ez didan sentiera!
Ezerk hautsiko ez didan ene barne lotura!
Heriotzaraino elikatu nahi dudan bizia!
Hilko naizenean bizi bete eta betiko bilakatuko zaren ESPERANTZA!

Lazkao, 2012-03-20
Dionisio Amundarain

P.D. Amnistía Internacional-aren eskariz, Barhéin Aayat Al-Qomori eta antzekoei animo emateko gauzatua.

2012/03/12

KRONIKA: BESTE TESTU-MOTA BAT

Hemen dituzu kronika eredu batzuk. Esteketan clik eginda haietara iritsiko zara. Aztertu erabiltzen duten hizkuntza-mota: orainaldia/lehenaldia, narratzailearen ezaugarriak, iritzirik ematen duen, gertatu denaz gain beste zer kontatzen duen...

Hemen dituzu beste hiru gai zuk kronikak idatz ditzazun. Azterketetako hitz-kopurua erabiliko dugu erreferentzia gisa: 150 hitz. Idatzi zeure blogean. Ilustratzeko argazkiren bat ere erabil dezakezu.


  1. Maizpidek, urteroko aldizkariaz gain, astekaria argitaratzea pentsatu dugu. Zuri kirol-kronika idaztea egokitu zaizu. Idatz ezazu asteko kirol-kronika. Zeuk aukeratu nabarmendu nahi dituzun lauzpabost saioak. Baliagarriak izan ditzakezu kazetaritzan 5W deitzen zaien horiek: nork/nor, non, noiz, zergatik, nola. 
  2. Maizpide astekarirako idatz ezazu ikasgelako leihotik ikusi duzuen istripu bat. Nahi duzuen guztia asma dezakezue, benetako datuen faltan, kronika egoki idatzia izan dadin.
  3. Atzo Patxi Lopezen bisita izan genuen Lazkaon. Besteak beste, hauek bisitatu zituen: fraileek liburutegia, Maizpide euskaltegia, San Benito ikastola, Gerriko kultur elkartea. Etxezuri sagardotegian bazkaldu zuen.

2012/03/10

RAKEL AZPARRENEN BLOGA

Ikusi al duzue Rakel Azparrenen gaurko sarrera? Taldeko blogen zerrendan hor dago. RakiLazkao du izena. Gaurko azterketan zer gairi erantzun behar izan dien kontatzen digu. Eta zer moduz eign duen ere bai. Eskerrik asko eta zorte on, Rakel.

2012/03/06

IDAZLAN LABURRA EGITEKO BI GAI

Idatzi 150 hitzeko txostena gai hauetako bakoitzari buruz:

1


  • Maizpidetik beste euskaltegi batera joan zara. Han esan duzu Maizpiden nork bere bloga erabili duzuela idazmena lantzeko. Irakasleak eskatu dizu txosten bat idazteko adieraziz: nola erabili bloga, zer onura duen ikaskuntzan bloga erabiltzeak...


    2


    • Eskola bateko irakaslea zara. Zuzendaritza kezkatuta dago biolentziaren erabilerak gora egin duela eta. Haren ustez, familia-tipologiak eragin zuzena du eskolako haurren biolentziaren erabileran. Zu ez zatoz bat eta inkesta bat egin duzu zuzendaritzari txosten bat aurkezteko. Azterketatxo bat egin duzu familia-tipologiari eta bortxari buruz eta segidako taula honetako datuak eskuratu dituzu. Idatz ezazu zuzendaritzari aurkezteko txostena:













2012/03/05

ARGAZKIEI BURUZKO HAUSNARKETAK

Idatz ezazu behean dituzun argazki horietako bati buruzko hausnarketa. 150 hitz inguru eskatzen dizkizugu. Hausnarketa horrek ez dezala garbi adierazi zein argazkik eragin dizun, eta gero beste ariketa bat egingo dugu: zein hausnarketa zein argazkirekin lotzekoa den.
1


















2



















3

















4















5



















6














7




















8