2012/05/02

Giltzurruna eman eta lanetik egotzi

Asteazkena, 2012ko apirilaren 25a

Bere nagusi-andreari giltzurruna eman zion eta hark lanetik egotzi zuen

Nagusi-andreak ebakuntza ostean lanera  ez joatea aurpegiratu eta beste lantoki batera bidali zuen haren balizko huts egiteak zirela eta.
Hori gertatu zitzaion Debbie Stevens Long Islandeko langileari, New York Post-en arabera.  Emakumeak jakin zuen nagusi-andreak giltzurrun-transplantea eskatzen zuen gaixotasun larri bat zuela. Jackie Brucia nagusi-andreak, egunkariaren arabera, transplantea antolatua zuen arren, Debbie-k ziurtatu zion, behar izanez gero, berak emango ziola giltzurruna. Handik hilabete batzuetara, aldizkariak dioenez, langileak nagusi-andrearen deia jaso zuen esanez emaileak atzera egin zuela eta ea eskaintzak bere hartan irauten zuen. Hala jarraitzen zuen, beraz, nagusi-andrea eta langilea ebakuntza-gelatik pasatu ziren. Baina Debbie-ren giltzurrunak ez zuen balio nagusi-andrearentzat, eta beste emaile batenarekin trukatu zuten. Jackiek bizia salbatu zuen bere langileari esker.
Senda-agiria jaso ondoren, ordea, langilea ebakuntza osteko minsorra izaten hasi zen, eta egun batzuetan etxean geratu behar izan zuen, lanera huts eginez. Egun horietan jaso zuen nagusi-andrearen beste dei bat zergatik ez zen lanean ari galdetuz. “Zer ari zara? Zergatik ez zaude lanpostuan? Ezin da sartu eta atera bati gogoak emandakoan”,  esan zion nagusi-andreak. Horren ondoren, biek lan egiten zuten kontzesionarioko nagusi-andrea lanean balizko hutsegiteak leporatzen hasi zitzaion, langileak dioenez. Auzia Debbie beste kontzesionario batera bidalita ebatzi zen, etxetik 50 kilometrora eta auzo gatazkatsu batera. Dirudienez, lan-leku hori zigor-lekutzat hartua dute konpainiako langileek. Halako presioen aurrean, langileak psikologo batengana jo zuen, eta hark gutuna bidali zion enpresari. Erantzuna, lanetik egoztea izan zen. Dena den, ez du egindakoaren damurik: “Missouriko gizon baten bizia salbatu zuen”, hara joan zen bere giltzurruna eta.

1 comentario:

  1. Oso egoera zailak eta gogorrak sortzen dira lanean. Beti dago jende ahula bere lana mantentzeagatik denetatik egiteko gai dela. Debbiren esperientzia irakurriz gero, pentzatzen dut lanpostua galtzearen kontzekuentzia salatu egin zuen bere egoera, bestela ez zuen hitzik esango.

    Nik momentuz ez dut egin behar izan halakorik, alabaina, esagutzen ditut zenbait empresak horrelakoak gertatu direnetan. Nagusiek aprobetxatzen dute bere boterea eta meatxatzen dute bere langilei zenbait gauzarekin.

    ResponderEliminar

Ondo esandakoak ondo hartzen eta gaizki esanak barkatzen dituzun seinale, utz ezazu zure iritzia, mesedez.