2012/03/05

ARGAZKIEI BURUZKO HAUSNARKETAK

Idatz ezazu behean dituzun argazki horietako bati buruzko hausnarketa. 150 hitz inguru eskatzen dizkizugu. Hausnarketa horrek ez dezala garbi adierazi zein argazkik eragin dizun, eta gero beste ariketa bat egingo dugu: zein hausnarketa zein argazkirekin lotzekoa den.
1


















2



















3

















4















5



















6














7




















8

1 comentario:

  1. Umeak umeak dira eta ez dakite protokolo konturik.
    Gaur egun dena neurtuta dago. Gure bizimodua, gure izaera eta inguratzen gaituen guztia arau batzuen menpean dago.
    Txikiak garenean nola jan, eta besteekin nola jokatu esaten digute bai gurasoek bai irakasleek.
    Hazten garenean zer ikasi eta zer jantzi esaten digute berriro gurasoak eta gizarteak oro har.
    Helduak izatera iristen garenean nagusiak izaten dira gure ordutegia eta azkenean, gure aisialdia kontrolatzen dutenak.
    Zahartzaroa iristen zaigu eta arau horiek hain barneratuta daukagunez ezin dugu horietatik alde egin momentu horretan gizartean arau desberdinak egon arren. Denok dakigu belaunaldi bakoitzak bere betebeharrak dituela eta normalean oso desberdinak dira bataz bestea.
    Hala ere, oso lasaigarria da ume bat espontaneoki zerbait arauez kanpo egiten ikustea. Momentu horiek beharrezkoak dira, eta, umeak direnez, dena barkatzen zaie. “Umea izango banintz hori egiteko ” pentsatzen dugu guztiok. Umeen izaera, zoriona, alaitasuna eta naturaltasuna maite dugu, baina txikitatik helduen arauekin hori guztia mozten dugu eta ume zahar bihurtzen ditugu haiek.
    Horregatik, umeei ume izaten utzi behar diegu eta naturaltasuna galtzeko denbora asko dute eta.
    Cristina

    ResponderEliminar

Ondo esandakoak ondo hartzen eta gaizki esanak barkatzen dituzun seinale, utz ezazu zure iritzia, mesedez.