2012/02/14

HAUSNARKETA

Hona atzoko irakurgaian Joxerra Garziak egindako baieztapen bat: "Publizitatearen inguruko gauzak baizik irakurtzen ez dituena ez da inoiz publizista ona izango; pedagogiaz baizik interesatzen ez denak ez du inoiz eskola onik emango; hezurretako gaitzei dagozkien kontuak baizik irakurtzen ez dituen traumatologoa ez da inoiz fidagarria izango." Eta zuk zer diozu baieztapen horiei buruz? Bat al zatoz?

2 comentarios:

  1. Hausnarketa horrekin ez nago erabat ados; izan ere, nire ustez, gai baten gainean asko irakurtzen duen norbait aditu bihurtzen da.
    Egia da, gai horri buruz soilik irakurtzen ba du, ez duela ezer jakingo bestelako gaien gainean, baina, ikasten duen gaia menperatuko du.

    ResponderEliminar
  2. Ikaskuntzaren aurrean jarrera irekia izatea zeinen garratzitsua den gogorarazi dit Joxerra Garziaren baieztapen horrek. Unibertsitate hitzak berak ere, haren etimologiara joz gero, horrela moduzko esanahia duela uste dut, alegia, ezagutza unibertsala (osoa, gai guztietakoa) zabaltzen duen erakundea.
    Beraz, oso inportantea da ezer ikasi nahi duenak sekula ez pentsatzea "honek ez dit ezertarako balio" edo "zertarako balio dit honek" zalantzarik ez egitea: dena da baliagarria. Denak balio du bizitzan, batez ere ekintza sortzaileak egin behar ditugunean, idazlanak, ahozko aurkezpenak...
    Gure kasuan, gainera, hizkuntza ikasten ari garenon kasuan, hausnarketa eta gainerako eduki guztiak transmititzeko tresna hizkuntza dela kontuan hartzen badugu, balio bikoitza du: geure biltegia edukiz hornitzen ez ezik, ikasgai dugun tresna darabilgunez, harekiko trebetasuna eskuratzen ari gara. Eta ia oharkabean eskuratu ere.

    ResponderEliminar

Ondo esandakoak ondo hartzen eta gaizki esanak barkatzen dituzun seinale, utz ezazu zure iritzia, mesedez.