2012/01/12

ASTE HONETAN JASOTAKO IDAZLANAK DIRELA ETA...

Lehenengo egunean proposatu nizuen egunero idazlan bat idazteko, baina ez duzue bete. Nahikoa ohiko joera izaten da atariko proba pasa arte jende guztia buru-belarri atarikoak egiten jarduteko amorrazioa. Ez zait gaizki iruditzen, baina kontuak atera, gero duzuen hilabete eskasean, egunean bi eginda ere, ez duzuela idazlanak egiteko trebetasunik hartuko. Beraz, egin lana, dedio!

Aste honetako idazlanen gai izarra, zalantzarik gabe, eguberrietakoa izan da. Izan ere, klasean egiteko aukera emanez gero, bai, orduan guztiok egiten dugu lana. Baina ez dut atzera lehengora itzuli nahi, beste gai bat aipatu nahi dut atal honetan: eguberriak gai hartuta, zeharka Susanak aipatu zuen gaia: familia ospakizunetan sortu izan diren haserreak.

Denborarekin baretzen ari naizela esango nuke, baina aitor dut inoiz bizi izan dudala neuk ere horrelako egoera desatsegin bat. Are gehiago, egoera horietako bateko protagonista izan naizela. Zorionez, ahozko indarkeriatik aratago ez gara pasa, baina inoiz kristorenak esan dizkiogu elkarri etxeko mahaian. Mahatsaren orpotik datorren mama goxuaren lurrinak emandako indarraz gainera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ondo esandakoak ondo hartzen eta gaizki esanak barkatzen dituzun seinale, utz ezazu zure iritzia, mesedez.