2012/01/11

Azterketa bezperan gaude (2)

Aurrekoan agindu nizuen EGAri buruzko informazioa ekarriko nizuela. Hona zerbait:

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?e&f=20111220&a=201106083


2. artikulua.– EGA azterketak hiru fase ditu:
Sarrerakoa: atariko proba.
Bigarren fasea: proba idatzia.
Hirugarren fasea: ahozko proba.
3. artikulua.– Atariko proba.
1.– EGAren proba idatzian eta ahozkoan parte hartu ahal izateko, atariko proba gainditu behar
da.
2.– Atariko proba aukera anitzeko test bat da, 85 item dituena.
3.– Atariko probak ordubeteko iraupena du.
4.– Atariko probako itemek hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena neurtuko dute.
5.– Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.
6.– Gainditzeko langa 60 da; muga hori berdintzen edo gainditzen duten azterketari guztiak
azterketaren hurrengo fasera aurkeztu ahal izango dira, inolako «numerus clausus»-ik gabe.
7.– Atariko proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen % 50era iristen ez bada, azterketari
onartuen multzoa zabaldu egingo da. Era honetan: 60ko langara iristen ez direnen artetik, 239. zk.
2011ko abenduaren 20a, asteartea
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2011/6083 (4/2)
hurbileneko puntuazioak ere onartuko dira, azterketa horren gainditze-ehunekoa % 50era iritsi
arte. Puntuazio hori hartuko da gainditze-langatzat.
4. artikulua.– Proba idatzia.
Proba idatzia bi ataletan egiten da eta sei ariketa ditu.
Lehenengo atala:
– Elkarrizketa-testua
– Irakurriaren ulermena
– Lexikoa
Bigarren atala:
– Idazlan luzea
– Idazlan laburra
– Esaldiak berridaztea
Bi atalak jarraian egiten dira. Lehenengo atala egiteko 65 minutu izango dira. Bigarrenerako,
110 minutu. Guztira, proba idatziak 2 ordu eta 55 minutu iraungo du.
1.– Elkarrizketa-testua.
Elkarrizketa-testu batean 10 hutsune izango dira eta erantzunak aukera anitzeko moldean
(a-b-c). Testuaren hariari ongien egokitzen zaizkionak asmatzea da ariketaren funtsa.
2.– Irakurriaren ulermena.
Testu batzuk eskainiko dira, azterketariek horiei buruzko 10 galderari erantzuteko. Ariketak
honelakoak izan daitezke: aukera anitzekoak, testu zatiei dagozkien ideiak aukeratzea, lotura
egokiak egitea.
3.– Lexikoa.
Testu labur batean txertaturik, markatutako 10 hitzen baliokide egokiak aukeratu behar dira.
Hitzek testuinguruan duten esanahia kontuan harturik aukeratu behar da baliokidea.
4.– Idazlan luzea.
Bi gai eskainiko dira aukeran, dosier eran, eta azterketariek horietako bat garatu beharko dute.
Azterketariek gutxienez 250 hitz idatzi behar dituzte. Idazlanaren kalifikaziorako ondoko hiru alderdi
hauek hartuko dira kontuan: a) atazaren zehaztasunak betetzea; b) hizkuntza-aberastasuna eta
egokitasuna; c) zuzentasuna.
5.– Idazlan laburra.
Idazki bat ondu behar da: hipotesi bat, gutun bat, informe bat, gertakari baten kronika laburra...
Gutxienez 150 hitz idatzi behar dira. Bi aukera eskainiko dira, bat hartzeko.
6.– Esaldiak berridaztea.
Emandako 10 esaldiren moldapena egin behar da; hots, esaldi baliokideak sortu behar dira beste
egitura batzuk erabilita, beti ere esaldi bakarra osatuz. Berridazketa bideratzeko eta gauzatzeko,
elementu batzuk eskaintzen dira erreferentzia gisa.239. zk.
2011ko abenduaren 20a, asteartea
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2011/6083 (4/3)
5. artikulua.– Ahozko proba.
Bi atal ditu:
– Entzutezko ulermena.
– Mintzamena.
1.– Entzutezko Ulermena.
Grabazio zati batzuk entzun eta horiei buruzko galderak erantzun behar dira.
Grabazio zati bakoitza behin entzungo da eta horiek entzun baino lehen, azterketariek denbora
tarte bat izango dute galderak eta erantzunak irakurtzeko.
Ordu erdiko ariketa izango da. 20 item izango dira gutxienez.
2.– Mintzamena.
Atal honek bi ariketa ditu: lehenengoa, gai baten Ahozko Azalpena; bigarrena, bat-bateko
Elkarrizketa saioa.
Epaimahaia bi aztertzailek osatzen dute. Azterketariak binaka sartuko dira epaimahaiaren
aurrera.
a) Gai baten ahozko azalpena.
Azterketari bakoitzak gai bati buruzko informazioa jasoko du. Euskarria testu idatzia, audioa
edota bideoa izan daiteke. Azterketari bakoitzak berari egokitu zaion informazioaren azalpena egin
beharko du bost bat minututan.
b) Bat-bateko elkarrizketa saioa.
Aztertzaileek gai bat eskainiko diete azterketariei, baina bakoitzari gaiaren alderdi batzuk
nabarmenduta. Azterketariak elkarrizketan arituko dira, egokitu zaien ikuspuntuaren alde egiteko.
Tarteka, elkarrizketa edo eztabaida bideratzeko, aztertzaileek parte hartu ahal izango dute,
galderak eginez. Azterketariak, bien artean, hamar bat minutuz arituko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ondo esandakoak ondo hartzen eta gaizki esanak barkatzen dituzun seinale, utz ezazu zure iritzia, mesedez.